Euskal Herriko margolari eta eskultore handienen lanak ikusgai daude Urdazubiko monastegiko klaustroan

TTIPI TTAPA 2009ko urriaren 27a

Urdazubiko monastegiko klaustroan artelan ederrak ikusgai daude. TTIPI TTAPA

Asteazkenetik igandera irekia egoten da

Gaur egungo hamaika Euskal Margolari garrantzitsuenen bostehun artelan baino gehiago erakusten dira Urdazubi Monastegiko Klaustroan.
Erakusketaren nortasuna aldi baterakoa izan arren, artista bakoitzaren lanak proposamen berrien aldaerara berritzen baitira, helburua erakusketa iraunkorra izatea nahi du, artelanak bait dira aldatzen direnak eta ez artistak.
Margolariei dagokienez, XX. mende erditik gure egunetara Euskal Pinturaren hameka artista nabarmenenak hautatu dira. Horrela, Jose Luis Zumetaren ondoan Christine Etchevers, Gonzalo Etxebarria, Xabi Soubelet, Patxi Aranoa, Pier, Jose Mari Apezetxea, Roger Bravard, Aitor Mendizabal, Irkus Robles eta Michel Hacala aukituko ditugu.
Eskultoreen artean Aitor Mendizabal, Tista, Kely, Tomas Fischer, François Marty eta Juan Gorritiren lanak aurki ditzazkegu.

Asteazkenatik ortziralera 14:00etatik 19:00etara irekia dago erakusketa eta larunbat, igande eta besta egunetan 11:00etatik 20 :00etara.
Urtarrilaren 1etik otsailaren 20ra Itxita egonen da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun