«Lanen %67,8 egina dago eta lanak urrirako bukatzea espero dugu. Zirkulaziorako eta segurtasunerako hobekuntza handia izanen da, besta egun eta asteburuetan batez ere». Horrela adierazi zuen irailaren 22an Laura Alba Nafarroako Gobernuko Herrilan, Garraio eta Komunikabideetako kontseilariak, N-121Bko zeharbidean egiten ari diren lanetara egindako bisitan. Lan hauek bi helburu beteko dituztela ere aipatu zuen: trafikoa arindu eta oinezkoendako bideak egokitu. Azken urteotan, komertzioak inguruan izan duen garapena indartzen segitzeko, obrak beharrezkoak zirela ere nabarmendu zuen. Bide horretan, sei biribilgune eta oinezkoendako espaloiak egiten ari dira. Aduana aldetik pasatzea ere saihestuko da, by pass bat eraikiko baita.
Lanen aurrekontua 2.020.000 eurokoa da eta Herrilan Departamentuak 1.027.071 euro ordaindu ditu proiektua idazteko, ejekuziorako eta lanen zuzendaritzarako. Udalak, bere aldetik, lanak egiteko beharrezkoak diren ondasun eta eskubideak hartzeko ardura hartu zuen. Kontseilariaren bisitan, Santiago Villares alkatea berekin izan zen.