Errotaren Eguna ospatuko dute igandean Urdazubin

TTIPI TTAPA 2009ko irailaren 11

Errotaren Eguna ospatuko dute igandean Urdazubin TTIPI TTAPA

Hitzaldiak, bisita gidatuak, azoka, erremonte partida... izanen dira

Erroten elkartearen eguna aurten Urdazubin eginen da, irailaren 13an, eta horren harira, egun osoko ekitaldiak prestatu dituzte Bertizko Turismo Partzuergoak eta Udalak.
Joan den urtean, Zubieta egin zen Errotaren Eguna, eta Patxiku Mitxelena alkateak, Santi Villaresi eman zion lekukoa, aurten hemen egiteko. Hala, 10:30ean artisau azokari emanen zaio hasiera. 11:00etan bisita gidatua eginen da museoan, errotan eta herrian barna. 12:30ean Larrate enpresak Azkar mendiko gazteluan egin dituen indusketa lanen inguruan Azkar, Nafarroako Erreinuaren defentsaren barne hitzaldia eskainiko du. 13:30ean antolatzaileek lekukoa bertze herri bati pasako diote. Hartara, hurrengo urtean herri horretan eginen da Errotaren Eguna.
Eguerdian, 14:30ean herri bazkaria eta 17:00etan bisita gidatua Azkar gaztelura. Ekitaldiei akabera emateko, 18:00etan Nafarroako Erremonte Txapelketako partida jokatuko da: Uterga eta Lizaso, Iñigo Lekunberri eta Etxeberria III.aren kontra.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun