Onddoa gosaltzeko

ttipi-ttapa 2009ko irailaren 2a

Onddoa gosaltzeko ttipi-ttapa

Dakitenek oraindik ondo aunitzik ez dela atera diote, sobera idor daudelako bazterrak, baina Severo Galarregi Gortarik bat behintzat bereganatu du, eta ez ttikia, gainera. Argaz­kian ageri den kilo bat eta erdiko on­ddo hori abuztuaren 10ean topatu zuen Galarregik, baita ederki aprobetxatu ere. Bortz laguneko taldean ederki gosaldu baitzuten Montxo ostatuan onddoa janez. Severorekin batera, Txomin, Sansin, Kupela eta Montxo elkartu ziren gosaltzeko.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun