Errotaren Eguna antolatu dute irailaren 13rako

TTIPI TTAPA 2009ko irailaren 2a

Errotaren Eguna antolatu dute irailaren 13rako TTIPI TTAPA

Hitzaldiak, bisita gidatuak, azoka, erremonte partida... izanen dira

Errotaren Egunaren barne, Azkar gazteluan egin diren indusketa lanen inguruan hitzaldia izanen da, 12:30ean.

Erroten elkartearen eguna aurten Urdazubin eginen da, irailaren 13an, eta horren harira, egun osoko ekitaldiak prestatu dituzte Bertizko Turismo Partzuergoak eta Udalak.
Joan den urtean, Zubieta egin zen Errotaren Eguna, eta Patxiku Mi­txe­lena alkateak, Santi Villaresi eman zion lekukoa, aurten hemen egiteko. Hala, 10:30ean artisau azokari emanen zaio hasiera. 11:00etan bisita gidatua eginen da museoan, errotan eta herrian barna. 12:30ean Larrate enpresak Azkar mendiko gazteluan egin dituen indusketa lanen inguruan Azkar, Nafarroa­ko Erreinuaren defentsaren barne hitzaldia eskainiko du. 13:30ean antolatzaileek lekukoa ber­tze herri bati pasako diote. Hartara, hurrengo urtean herri horretan eginen da Erro­taren Eguna.
Eguerdian, 14:30ean herri bazkaria eta 17:00etan bisita gidatua Azkar gaztelura. Ekitaldiei akabera emateko, 18:00etan Nafa­rroa­ko Erre­monte Txapelketako partida jokatu­ko da: Uterga eta Lizaso, Iñigo Lekunberri eta Etxe­berria III.aren kontra.


Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun