Pilotaren Unibertsoko azken jaialdia eginen da larunbat honetan Urdazubin

TTIPI TTAPA 2009ko abuztuaren 21a

Urdazubin egiten ari den Pilotaren Unibertsoa izeneko jaialdiak aitzinera segitzen du. Bertizko Partzuergo Turistikoaren ekimenez, pilotari buruzko hainbat ekimen ikusteko aukera izan da, baina oraindik ere azkena gelditzen da. Orain arte bi saio egin dira uztailaren 24an eta abuztuaren 8an, eta larunbat honetan, abuztuak 22, azkena eginen da.

Paxaka, pala eta zesta-punta aukeratu dituzte aurtengo edizio honetan eta 19:30ean hasita, modalidade bakoitzeko partida motzak jokatu izan dira. Partiden ondotik, musika doinuak eta dastaketak izan dira, egunaren arabera desberdinak. Hala, larunbat honetan paella jatea izanen da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun