Urdazubin Burdinaren Eguna antolatu dute abuztuaren 1erako

ttipi-ttapa 2009ko uzt. 31a, 13:41
Joan den urtean bezala, Bizkaiko meatzetatik ekarritako burdina erosiko dute Urdazubiko monastegiko monjeek. TTIPI TTAPA

Antzerkia, artisau azoka, hitzaldia, zikiro jatea... denetarik antolatu du Bertizko Partzuergo Turistikoak

XVI. eta XIX. mendeen artean burdina lantzen zen Urdazubin. Eta horren lekuko dira etxe aunitzen izenak: Masakoleta, Olakobizkarra, Olaburukolanda, Landibarreko Ola... Hain zuzen horregatik, eginen da Burdinaren Eguna Urdazubin, Bertizko Partzuergo Turistikoak antolatuta. Burdinak herriarekin izandako loturagatik joan den urtean egin zen lehenbiziko aldiz Burdinaren Eguna eta aurten bigarrena, abuztuaren 1ean eginen da, larunbatarekin.

Egitarau zabala larunbatean

10:30ean haurrentzako antzerkia izanen da, plazan. "El pirata garramantas" ikuskizuna eskainiko dute. Ordu berean hasita, 14:00etara bitarte artisau azoka izanen da. 12:00etan burdina monasteriora ailegatuko da, zubitik plazaraino bidea egin ondotik. 13:00etan hitzaldia eskainiko du Xabier Alberdik monasterioan, Urdazubi itsasorako bideetan izenburupean. Egunari segida emateko, zikiro jatea eginen da plazan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun