Leizeetako ordutegi berria

TTIPI TTAPA 2009ko uztailaren 22a

Ohi bezala, uztailean eta abuztuan ordutegi berria izanen dute Ikaburuko leizeek. Gainerako sasoian 18:00etara bitarte egoten dira zabalik, baina udan, 10:00etatik 19:00etara arte ateak irekita edukiko ditu. Irailean, ordea, berriz 18:00etan itxiko da.
Prezioei dagokienean, urteko prezioak mantenduko dira: helduen sarrera 4,5 euro kostako da eta haurrena 2,5 euro. Taldean etorriz gero –20 lagunetik goiti– , helduen sarrera 3 eurokoa izanen da eta haurrena 2koa.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun