Uztail akaberan eta abuztu osoan Dantxarineako zeharbideko lanak alde batera utziko dira. Bi arrazoigatik hartu da obrak gelditzeko erabakia: uda garaian turista aunitz ibiltzen delako eta ez delako erosoa. Eta bertzetik, lanekin segitu ahal izateko, Telefonicak probisionalki linea bat tokiz aldatu behar duelako. Udako geldialdia horretarako ere aprobetxatuko da.