Pilotaren Unibertsoa

TTIPI TTAPA 2009ko uztailaren 22a

Iragarri bezala, ortziral honetan hasita, uztailak 24, Pilotaren Unibertsoa jaialdia eginen da, Bertizko Partzuergo Turistikoaren ekimenez. Aurten ere pilotari buruzko hainbat ekimen ikusteko aukera izanen da hiru egunez: ortziral honetan eta abuztuaren 8an eta 22an.
Paxaka, pala eta zesta-punta aukeratu dituzte aldi honetan eta 19:30ean hasita, modalidade bakoitzeko partida motzak jokatuko dira. Partiden ondotik, musika doinuak eta dastaketak izanen dira, egunaren arabera desberdinak. Hala, ortziral honetan, parrillada izanen da; abuztuaren 8an patata tortilla lehiaketa eginen da eta 22an paella jatea.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun