Aurten estreinakoz Urdazubin Turismo Bulegoa zabaldu dute, monasterioaren sarreran, museo berrian. Zerbitzu turistikoa hobetzeko asmoz egin dute eta bulego hau aste osoan irekia egonen da, astelehenetan izan ezik.
Aitzineko Ttipi-Ttaparen alean, Turismo Bulegoan lan egiteko pertsona baten bila zebiltzala iragarri genuen. Bada dagoeneko aukeratu dute: Letizia Arrieta Sarratea urdazubiarra izanen da turismo langile berria.