Guraso Elkarteak antolaturik ekainaren 29tik uztailaren 17ra Urdazubi eta Zugarramurdiko haurrendako ludoteka zerbitzu bat eskainiko da. Astelehenetik ortziralera eta goizean 11:00etatik 13:00etara izanen da, bi herrietan antolatuko diren ekintzetan.
Izena emateko epea ekainaren 19an etsi zen, baina plaza batzuk gelditu direnez, ekainaren 26a arte bertze epe bat ireki da.
Informazio gehiago hartzeko Guraso Elkarteko edozeini galdetzea nahikoa da.