Iñaki Pikabea beratarra nagusitu da Urdazubiko Kontrabandisten Lasterketan

ttipi-ttapa 2009ko ekainaren 10a

Urdazubiko lasterketako podiuma osatu zuten korrikalariak. TTIPI TTAPA

45 korrikalarik parte hartu zuten, horietako bakarra emakumea

Manttale taldeko Iñaki Pikabea beratarra nagusitu zen maiatzaren 23an Urdazubiko Kontrabandisten Lasterketan. 45 minutu eta 3 segunduko denbora behar izan zuen ibilbidea osatzeko. Daniel Mehats izan zen bigarren, 35 segundora, 45:38. Podiuma Marcos Arriaranek osatu zuen. Iñaki Pikabeak baino kasik bi minutu gehiago behar izan zituen, 47:07. Guzira 45 korrikalarik parte hartu zuten Urdazubiko lasterketan, horietako bakarra emakumea. Paula Charronek, ordubete, 15 minutu eta 49 segundo behar izan zituen proba akitzeko. Manttaleko bertze hainbat korrikalarik ere parte hartu zuten proban: Jorge Arakues 11. izan zen, Angel Ponbar 12., Aitor Mitxelena 13., Iban Zubieta 16., Juan Ramon Pikabea 24., Joxe Zubieta 29., Tomas Telletxea 35. eta Juanma Molinero 38. postuan.

Iruritako krosa

Biharamunean, maia­tzak 24, Iruritako Salbatore besten barrenean, Herri Lasterketa egin zen lehenbiziko aldiz. Lehenbiziko edizio honetako palmaresean, irabazlea Daniel Sanz izan zen, 25 minutu eta 43 segundoko denborarekin. Emakumeen artean, Nuria Ongay nagusitu da, 31 minutu eta 22 segundoko denbora egin ondotik. Guzira 37 gizasemek eta 4 emakumek parte hartu zuten lasterketa nagusian eta bertze 63 neska-mutiko atera ziren ttikienei eskainitako lasterketan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun