Iñaki Pikabea beratarrak irabazi zuen Urdazubiko Kontrabandisten Lasterketa

ttipi-ttapa 2009ko mai. 25a, 13:52
Iñaki Pikabea lanean zakuarekin eta beheitian podiumean, Daniel Mehats, Marcos Arriaran eta Paula Charronekin batera. TTIPI TTAPA

45 korrikalarik parte hartu zuten, horietatik bakarra emakumea

Manttale taldeko Iñaki Pikabea beratarra nagusitu zen larunbatean Urdazubiko Kontrabandisten Lasterketan. 45 minutu eta 3 segunduko denbora behar izan zuen lasterketa burutzeko. Daniel Mehats izan zen bigarren, 35 segundura, 45 minutu eta 38 segundu. Podiuma Marcos Arriaranek osatu zuen. Iñaki Pikabeak baino kasik bi minutu gehiago behar izan zituen, 47 minutu eta 7 segundu. Guzira 45 korrikalarik parte hartu zuten Urdazubiko kontrabandisten lasterketan, horietako bakarra emakumea. Paula Charronek, ordubete, 15 minutu eta 49 segundu behar izan zituen proba burutzeko.

Manttale hainbat korrikalari

Manttaleko bertze hainbat korrikalarik parte hartu zuten proban: Jorge Arakues hamekagarren izan zen, Angel Ponbar hamabigarren, Aitor Mitxelena hamahirugarren, Iban Zubieta hamaseigarren, Juan Ramon Pikabea hogeita laugarren, Joxe Zubieta hogeita bederatzigarren, Tomas Telletxea hogeita hamabosgarren eta Juanma Molinero hogeita hemezortzigarren.

Iruritako lehenbiziko lasterketa

Igande eguerdian, Iruritako Salbatore besten barrenean, Herri Lasterketa egin zen lehen aldiz. Lehenbiziko edizio honetako palmaresean, lehen irabazlea Daniel Sanz izan da, 25 minutu eta 43 segunduko denborarekin. Emakumeen artean, Nuria Ongay nagusitu da, 31 minutu eta 22 segunduko denborarekin. Guzira 37 gizasemek eta 4 emakumek parte hartu zuten lasterketa nagusian eta bertze 63 ume atera ziren ttikienei eskainitako lasterketan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun