Urdazubiko Salbatore bestak asteazken arratseko txupinazoarekin abiatuko dira

ttipi-ttapa 2009ko mai. 20a, 11:06
Kontrabandisten lasterketa larunbat goizean eginen da. TTIPI TTAPA

Larunbat goizean Kontrabandisten Lasterketa eginen da eta arratsaldean kapelu jaurtiketa

Iruritan bezalaxe, Urdazubin ere Salbatore bestak ospatuko dituzte. Iruritarrek eguerdian botako dute txupinazoa eta urdazubiarren arratseko 20:00etan, bortz eguneko besta handiei bide emanez. Larunbatean, azken urteetan ohitura bihurtu den kontrabandisten laisterketa eta lehen aldiz eginen den kapelu jaurtiketa izanen dituzte, baina bertze hainbat ekitaldi ere izanen dituzte urdazubiarrek, bestetaz gozatzeko.
Maiatzak 20, asteazkena
20:00etan txupinazoa. 21:30ean Plazan afaria MODESTOk alaitua.

Maiatzak 21, ortzeguna

11:00etan Meza Nagusia. 21:30ean Aperitifa txistulari eta dantzariekin. 16:00etan Haurrentzako jokuak. 18:00etan Txokolatada. 21:30ean paella jatea. Ondotik KIKI BORDATXOrekin dantzaldia.

Maiatzak 22, ortzirala

12:00etan GORRITI bere animaliekin. 14:00etan UGARANA elkartearen bazkaria La Koxka ostatuan. 14:30ean Dianak denak mozorroturik. 16:00etan Haurren jokoak. 20:00etan Sagardotegi mugikorra TRIKIHOTS taldeak alaiturik. 23:00etan Rock kontzertua AIZKOR ERAUNTSIA taldearen eskutik. 1:00etan GARRAXI taldearekin dantzaldia.

Maiatzak 23, larunbata

10:00etan Kontrabandisten lasterketa. 11:30ean Ginkana. 14:30ean Zikiroa “Inpresentables” txarangak alaiturik eta gero kalejira karriketan barna. 16:00etan Karrak frontoneko aparkalekuan. 20:00etan Kapelu jaurtiketa. 21:00etan Indar berritzeko zingar jatea eta giro onari eusteko Juancho el charro mariatxiekin dantzaldia. Gauerditik aitzinera TRIKIDANTZ taldearekin dantzaldia.

Maiatzak 24, igandea

16:00etan Los picadores de Vall de Hechoren eskutik motozerra ikuskizuna. 17:30ean Herri kirolak, sokatira… 19:30ean Boletoen zozketa: zorte on! 20:00etan Pintxoak denentzat.
Asteazkeneko afariko, paella jateko eta zikiroko txartelak fiteago hartzeko Anastasi, Indianobaita eta Montxo ostatuetan galdegin behar da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun