Urdazubiko bestak eta lasterketa

TTIPI TTAPA 2009ko maiatzaren 13a

Urdazubiko Salbatore bestak laster izanen dira, maiatzaren 20tik 24ra. Egitaraua aldizkariko gehigarrian aurkituko duzue. Halere, aipatu, bestetako programaren barnean, kontrabandisten lasterketa eginen dela. Maiatzaren 23an, larunbata, izanen da, 10:00etan.

Proba honen berezitasuna, Sarako lasterketaren gisan, bai ateratzerakoan eta baita ailegatzerakoan bizkarrean karga eramaten dutela da. Bertzalde, aurten aldaketa bat izanen da: plazan finitu beharrean, Etxeberria ondoko belategian finituko dela, 10 kilometro eta 300 metro egin ondotik.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun