Sorginen Museoak bere marka hautsi du Aste Santuan

TTIPI TTAPA 2009ko apirilaren 29a

TTIPI TTAPA

Urdazubiko leizeetan, aldiz, 2.000 bisitari

2008ko emaitzekin alderatuz balantze positiboa lortu dute Aste Santuan Zugarramurdiko Sorginen Museoak eta leizeek. Iazko Aste Santuan baino %33,5 bisitari gehiago sartu ziren Zugarramurdiko leizeetan apirilaren 16tik 19ra. Kopuru hau 2007ko Aste Santuko aparteko emaitzei hurbildu zaie, 6.946 sarrera saldu baitziren orduan. Sorginen Museoan, bertzalde, iaz baino %25 bisitari gehiago izan ziren: 2.011. Aipatzekoa da, Museoak berriz ere eguneko markak hautsi dituela: Ortziral Santuan 409 sarrera, iaz baino 35 gehiago eta orain arte kopururik haundiena izan den eguna. Besta egunak izan ziren Zugarramurdin jende gehien jaso zituzten egunak: Ortzegun Santuan 348 lagun museoan eta 1.210 Zugarramurdiko leizeetan; Ortziral Santuan, museoan 409 eta leizeetan 1.239 lagun. Data horietatik aitzinera, bisitari kopurua murriztuz joan zen: larunbatean, 275 sarrera museoan eta 681 leizeetan; Pazko Igandean, 212 museoan eta 607 leizeetan; Pazko Astelehenean, 116 museoan eta 448 leizeetan. Gainerako egunetan ere eskola oporrak zirela nabaritu zen. Urdazubin ere, krisiagatik jende guttiago espero zen arren, Aste Santuan, ortzegunetik igandera, 2.000 bisitari sartu ziren leizeetan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun