Zeharbideko lanak laster hasiko dira

TTIPI TTAPA 2009ko otsailaren 13a

N-121B errepidean egitekoa den zeharbideko obrak laster hasiko dira, eta beraz, Dantxarineatik pasatuko den zatian ere laster hasiko dira lanak. 2.718.000 euro inguruko aurrekontua izanen duten obra hauek Azysa enpresak eginen ditu eta lanak hasten direnetik lau hilabeteko epea izanen du akitzeko.
Bere garaian adierazi bezala, N-121B errepideko zeharbide berria Dantxarinean barna pasatuko den zatian sei biribilgune eraikiko dira: lehenbizikoa Landibar eta Patxi Etxearen artean; bigarrena bi gasolindegien inguruan; hirugarrena Paco Etxearen parean; laugarrena orain dagoena da, Olazelai Bentaren ondotik dagoena. Bortzgarrena Lapitxurikoa da, eta honetan irteera berri bat eginen da Iparraldera joateko. Behin Ipar Euskal Herriko lurretan sartuta eginen da seigarren biribilgunea.
Bertzalde, uholde arriskuak saihesteko zubi berri bat ere eginen da. Ordezkari politikoak joan den astean bildu ziren horri buruz hitz egiteko.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun