Aerobic eta pilates ikastaroak egin nahi dira

TTIPI TTAPA 2009ko urtarrilaren 16a

Ugarana Emakume Taldeak ikastaro berriak paratu nahi ditu martxan. Kasu honetan, pilates eta aerobic egiteko izanen dira. Pilates astearte eta asteazkenetan eskainiko litzateke, asteartetan 18:00-etatik 19:30era eta asteazkenetan 20:00etatik 21:30era. Aerobic, berriz, ortzegunetan izanen litzateke, 19:45etik 20:45era bitarte. Gainera, otsailaren erdi aldera, aerobic erakustaldi bat egiteko asmoa dago.

Ikastaro hauetan parte hartzeko izena eman nahi dutenek 948 599027 telefonora deitu beharko dute.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun