Heldu den urteari begira, aurten Zubietan egin den Errotaren Eguna antolatzeko ardura Udalak hartu du. Azaroaren 15ean egin zen aipatu Errotaren Eguna Zubietan, eta han hartu zuen Santiago Villares alkateak, Patxiku Mitxelena Zubietako alkateak emandako txanda.
Cederna-Garalur Elkarteak abiatu zuen Errotaren Eguna antolatzeko ekimena, eta hurrengo aldietan ere segida eman nahi diote, eskualdean ez direlako gutti martxan dauden errotak: Amaiur, Etxalar, Bera, Senpere... Hurrengo urtekoa Urdazubin egindakoan, ikusiko da nork hartuko duen bertze edizioak prestatzeko lekukoa.