Irailaren 5ean hasi zuten ikasturte berria Urdazubi eta Zugarramurdiko haurrek, aurtengoan ordutegi aldaketarekin, eskolara sartzeko tenorea aitzineratu egin baita.
Orain arte goizean 9:30ean eta arratsaldetan 15:20ean sartzen ziren ikasle eta irakasleak, baina hemendik aitzinera 9:10ean sartuko dira goizetan eta 14:50ean arratsaldetan. Gainera, arratsaldetan oren erdi bat lehenago aterako dira, 17:00etan beharrean 16:30ean.
Bertzalde, aipatzekoa da, ikasle kopurua iazkoaren berdintsua dela ikasturte honetan. Guztira 39 ikasle daude eskolan, gan den urtean lau haurrek finitu baitzuten ikasturtea gure eskoletan eta aurtengoan bortz berri hasi baitira.
Hauek dira ikasle hasiberriak: Janire Agerre Etulain (Urdazubi), Ainara Hearn Mentaberri (Zugarramurdi), Alejandro Rodriguez Barangua (Urdazubi), Ane Ballarena Fagoaga (Urdazubi)eta Enara Ariztia Salas (Urdazubi).
Irakasleen aldetik, berriz, sei irakasletik bik bakarrik errepikatuko dute, eta gainerako guztiak berriak ditugu. Betiko komeria.