Ekainaren 14an zabaldu eta irailaren 14an itxi zuten Expo Zaragoza 2008 nazioarteko erakusketa ospetsua. Bitarte horretan, berrikuntza iraunkortasunaren aldeko mezuarekin, munduko hainbat herrialdetako 140 pabiloi egon ziren ikusgai, eta denak urarekin lotutakoak. Herritik ere hainbat lagun hurbildu ziren erakusketa ikustera.
Ugarana Emakume Elkarteak bidaia antolatu zuen irailaren 8rako eta 15 laguneko taldea bildu ziren. Emakumeek Zaragoza aldean pasatu zuten eguna eta erran digutenez, egun atsegina pasatu zuten.