Urtero bezala, Baztanek Urdazubi, Senpere eta Ainhoarekin muga egiten duten tokiak berrikusi zituzten irailaren 8an udal ordezkari eta mendizainek. Mugarriak ikusten, bertzeak bertze, Santiago Villares alkatea eta Baztango alkate eta zinegotziak eta Baztango herrietako alkateak izan ziren.
Goizean mugarrien egoera zein zen aztertu ondotik, denak elkarrekin bazkaldu zuten Pako Bentan.