Lau atxilotu Urdazubin lapurreta egitea leporatuta

TTIPI TTAPA 2008ko abuztuaren 29a

Abuztuaren 25ean Foru Poliziak lau lagun atxilotu zituen, Dantxarineako bentetan lapurreta egitea leporatuta. 10.000 euroko balioa duten gama altuko lurrinak lapurtu izana egozten diete. Bi emakumezko eta bi gizonezko dira atxilotuak, 20 eta 41 urte bitartekoak eta jatorri errumaniarra dutenak. Poliziak Mendillorrin antzeman zituen, susmagarritzat jo zituen bi kotxetan Iruñera bidean zihoazela. Nafarroako Gobernuaren arabera, Madrilen eta Zaragozan bizi ziren, eta Bartzelonan lauetako bat bilatzeko agindua zegoen.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun