Iaz bezala, aurten ere Pilotaren Unibertsoa jaialdia eginen da Urdazubin heldu diren ortziraletan, Bertizko Partzuergo Turistikoak antolatuta. Bigarren edizioa izanen da aurtengoa eta pilotari buruzko hainbat ekimen ikusteko aukera izanen da. Ekitaldi hauek Kultur Egunen barne eginen dira.
Uztailaren 25ean, ortzirala, 19:30ean pilotaren lau modalitate desberdinen erakustaldia eginen da frontoian, eta ondotik afaria izanen da.
Heldu den ortziralean, abuztuak 1, 19:30-ean pilota partidak izanen dira eta ondotik tortilla lehiaketa.
Azkenik, abuztuaren 8an, hauek ere ordu berean, pilota partida gehiago jokatuko dira. Pilotaren Unibertsoaren aurtengo edizioari akabera emateko, paella jatea eginen da.