Otxondo-Evenements elkartearen ekimenez, Euskal Herriko pintura garaikidearen erakusketa berria zabaldu dute Klaustroan. Udan eta udazkenean egunero zabalik egonen da 11:00etatik 20:00etara, eta hainbat artisten lanak ikusteko aukera izanen da: Rogers Bravard, Christine Etchevers, Irkus Robles, Zumeta, Patxi Aranoa, Xabi Soubelet, Pier, Aitor Mendizabal, Jose Mari Apezetxea eta Gonzalo Apezetxea margolarien lanak, bertzeak bertze. Horrez gain, eskultore hauen obrak ere ikusgai izanen dira: Annie Camacho, Aitor Mendizabal, Gilles Plantade, François Marty eta Thomas Fischerrenak. Eskualdeko artistak ere badira tartean, beraz.