Zugarramurdi eta Urdazubiko Guraso Elkarteak antolatuta, haur eta gurasoak Frantziako Arcachonera ateraldia egin dute berriki. 09:30ean atera ziren herritik eta 21:00etan bueltatu. Hango igerilekuetan egon ziren, eta eguraldi ederra egin zuenaren seinale denak gorri-gorri eginak itzuli ziren.