Ekainaren 20tik 22ra Irungo Ficoba erakustazokan Ongi etorri erakustaldia egin zen. Turistei begira, zer ikusi, zer egin, non erosi, non jan eta non edan dezaketen erakutsi zitzaien hurbildutakoei. Urdazubiko herria eta Dantxarineako merkatarien elkartea ere han izan ziren euren eskaintzak egiten. Guztien ordezkari Goio Hualde joan zen.