Zugarramurdi eta Urdazubiko leizeak bertze lau leizerekin batera proiektu polit batean sartu dira: Mugarik gabeko lurpea izeneko egitasmoan, hain zuzen. Honekin, elkarrekin lan eginez, turistak erakarri nahi dira. Honen berri maiatzaren 9an Sorginen Museoan egin zuten prentsaurrekoan eman zuten leizeetako arduradunek. Horrez gain, aldizkari honetako erreportajean ere aurkituko dituzue gainerako xehetasunak.