Urdazubiko Udala ez da kondenatua izan

TTIPI TTAPA 2008ko maiatzaren 12a

Aitzineko ttipi-ttaparen alean Urdazubiko Udala 2006ko plenoan hartutako erabaki batengatik kondenatua izan dela azaldu zen, eta Santiago Villares alkateak ere «kondena» hitza erabili arren, sententziako terminoak kontrastatu ondotik baieztatu daiteke ez dagoela kondenarik.

Hasiera batean, Justo Arretxeak Urdazubiko Udalari eta J. M. eta M. J. Labayen anai-arrebei sartutako helegitearen bidez, 2006ko urtarrilaren 20ko plenoan Dantxarineako eremu komertzial bati buruz azterketa zehatza egitea eskatzen zuen udal-erabakia baliogatu egin zuen Nafarroako Auzitegi Kontentzioso-Administratiboak. Baina ez aitzineko Udala eta ez Andres Diharasarry alkate ohia ere ez dira zigortuak izan.

Geroztik, epaiaren kontra Labayen anai-arrebek aurkeztutako kasazio-helegitea ere onartua izan da. Beraz, aferak epaitegien esku segitzen du momentu honetan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun