Mugarik gabeko lurpea egitasmoan elkartu dira Euskal Herriko sei leze

Goizalde URDANPILLETA 2008ko mai. 9a, 16:23
Ortziral goizeko aurkezpen ekitaldian, Sarako lezeetako ordezkaria bakarrik falta zen. TTIPI TTAPA

Zugarramurdin egin dute aurkezpena ortziral goizean

Bizkaia mendebaldetik hasi, Gipuzkoa eta Nafarroa iparraldetik pasa eta Lapurdira iritsi bitarte, elementu paisajistikoak errepikatu egiten dira, sei leizeek jatorri beretsuak onartu bitarte. Hala, anaitartasun bat osatu dute elkarrekin ezagutzera eman eta jendea erakartzeko barruan dituzten altxorrak azaleratuz. Sei leize daude Kantauri eta Atlantiar Pirinioetako Anaitartasun honetan: Oñatiko Arrikurtz, Urdazubiko Ikaburu, Astizko Mendukilo, Karranzako Pozalagua, Sarako leizeak eta Zugarramurdiko Sorginen leizea.

Mugarik gabeko lurpea

“Mugarik gabeko lurpea” izeneko egitasmoa ezagutzera eman dute ortziralean, maiatzaren 9an, Zugarramurdiko Sorginen museoan. Balio ekologiko eta naturalez inguratuta daude leize hauek, lur azpiko edertasuna erakutsiz, aurrehistoriari buruzko xokoak gogora ekarriz eta mitologiaren sinbologiaz beteta daudenak.

Seigarren kontinentea

Seigarren Kontinentea deritzon lur azpiko mundu hau liluragarria da eta nahiz eta gugandik hain hurbil egon, aunitzetan benetan ezezaguna gertatzen zaigu. Anaiartutako leze hauek ezagutzera ematen saiatuko dira.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun