Urdazubiko Udala kondenatua 2006ko plenoan hartutako erabaki batengatik

TTIPI TTAPA 2008ko apirilaren 28a

Urdazubiko Udalak ohar bidez ttipi-ttapari jakinarazi dionez, Nafarroako Auzitegi Kontentzioso- Administratiboak 2006an alkate zen Andres Diharasarry zigortu du Justo Arretxeak egindako salaketa bat tarteko. Zigor horren bidez, duela bi urteko urtarrilaren 20ko plenoan Dantxarineari buruz azterketa zehatza egitea onartu zuen erabakia baliogabetua gelditu da, «ordenamendu juridikoaren kontrakoa» dela leporatuta.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun