Sendotza 10 lagunek

TTIPI TTAPA 2008ko apirilaren 28a

Urdazubi eta Zugarramurdin bi urtetik behin egiten da sendotza eta joan den urtean egin ez zenez, aurten egitekoa zen. Hala, apirilaren 13an hamar gaztetxo elkartu ziren Urdazubiko elizan Apezpikuraren eskutik Sendotzako Sakramendua hartzeko. Arras elizkizun ederra eta hunkigarria izan zen, partehartzaileek protagonismo haundia izan zutelako, Azpezpikuak hurbiltasuna erakutsi zuelako eta bortz herrien artean osatua den abesbatzak kantu politak eskaini zituelako ere bai. Elizkizunaz aparte, bertze gisako ospakizunak ere izan ziren: sendotzaren ondotik klaustroan merienda eskaini zen, eta gainera bezperan afari bat egina zuten Azketan hamar gazteek Imanol apaizarekin.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun