Urdazubiko IX. mendi lasterketa maiatzaren 3an eginen da

TTIPI TTAPA 2008ko apirilaren 15a

Irteera eta helmugako kilometro batzuk zakuarekin egin behar dira

Urdazubiko Salbatore Bestak bertze urteetan baino goizago ailegatuko dira aurten. Apirilaren 30etik maiatzaren 4ra bitarte izanen dira eta aitzineko aldietan hutsik egin ez duen kontrabandisten lasterketa ere eginen da. Bederatzigarren edizioa du aurtengoa eta maiatzaren 3an, larunbatarekin, eginen da. Goizeko 10etan abiatuko da lasterketa eta korrikalariek ibilbideko zati bat zakuarekin egin beharko dute, irteera eta helmugako 400 bat metro, hain zuzen. Parte harte nahi dutenek izena egun berean eman beharko dute, herriko plazan. Bestetako gainerako egitarauaren berri aldizkariaren gehigarrian aurkituko duzue.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun