Urdazubiko Udaleko Urtxume taldeko hautetsiek Dantxarineako bidearen urbanizazio proiektuaren inguruan, Udalbatzan agerturiko kontrako bozken arrazoiak adierazi nahi dizkiete urdazubiarrei:
1/.Urbanizazio proiektuaren aurrekontua, 3.340.017,60 eurokoa da eta Nafarroako Gobernuarekin alkateak sinatu duen hitzarmenaren arabera, Gobernuak 1.027,071,89 euroko parte-hartzea izango du, gainontzeko guztia Udalaren kargura etorriz. Horrez gain, lurren espropiazio kostuak eta proiektuenak gehitu behar dira, Udalak ordaindu beharrekoak. Kostu hauek herriak ezin dituela eta ez dituela ordaindu behar uste dugu, Udalaren baliabideez eta lehentasunez haratago baitoaz.
2/.Gure ustez, lehentasuna zuen Dantxarineari bariante bat egiteak, sortzen diren auto pilaketak saihestu eta hobetzeko, baita Zugarramurdirako lotura babesteko ere eta Iparraldetik Nafarroarako eta alderantzizko zentzuak babesteko Dantxarinean sortzen diren auto pilaketetatik, eta ondotik urbanizazio proiektuarekin lanean hastea.
3/.400 biztanle baino guttiagoko herri bateko Udalarentzat, sortzen diren kostuak erabat jasanezinak dira, eta Dantxarinean burutzen den jarduera ekonomiko guztiaren aitzinean, Nafarroako Gobernuaren parte-hartzeak handiagoa beharko luke, ogasun publikora ekartzen dituen sarrerak ikusita eta Udalari ekartzen dituen sarrera ttikiak kontutan hartuz.
Urdazubiko Udaleko URTXUME taldea