Turista andana erakartzen duten herriak dira Urdazubi eta Zugarramurdi eta Aste Santu hauetan ere halaxe izan da. Eguraldiak aunitzik lagundu ez bazuen ere, bi herrietako txokoak bisitatu zituen kanpoko jendeak: Museoa, lezeak, errota, klaustroa... Urdazubin, hain zuzen, Aste Santuarekin batera abiatu zituzten hemendik aitzinera klaustroan eginen diren margo eta eskultura erakusketak. Artisten lanak aldatu eginen dira noizean behin, baina beti ere, artista euskaldunen obrak paratuko dituzte ikusgai. Gainerakoan, egunero 13:00etatik 19:00etara zabalik egonen da erakusketa.