Urdazubiko Etxeberriko zubia eraberritua

TTIPI TTAPA 2008ko martxoaren 7a

TTIPI TTAPA

Joan den urteko maiatzeko uholdearen ondorioz, bertze hainbat inguru kaltetuen artean, Monastegiaren ondoan dagoen Etxeberriko zubiak ere ondorioak jasan zituen. Lehendik ere hondatua zegoen baina uholdeak erabat hondatua utzi zuen. Duela bi hilabete inguru akitu ziren konpoketa lanak eta arras polita geratu da. Uholdeko gainerako gastuekin batera ordainduko da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun