Anzan-Bordako mus txapelketan Cubara bidaia irabazteko aukera

TTIPI TTAPA 2008ko otsailaren 27a

Bertze urteetan bezala, mus txapelketa azkarra antolatu dute Mon Ostatuan, Anzanbordan. Azaroko lau larunbatetan jokatuko dira txapelketak, azaroaren 6an, 13an, 20an eta 27an, 21:30etatik aitzinera. Gau bakoitzeko bikoteak 20 euro ordaindu beharko du, baina sariak ere halakoxeak dira: gau bakoitzeko irabazleek 300 euro eta Cubara bidaia jokatzeko aukera izanen dute abenduaren 11n. Sari haundi honetaz gain, lau lehenbiziko bikoteek sariak izanen dituzte larunbatero.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun