Gan den urriaren 9an ireki zen Azkar elkarte gastronomiko eta kulturala, zikiro jate batekin. Hamalau lagunek osatu dute elkartea, argazkian ageri direnak eta bilkurara joaterik izan ez zuen Pello Bordak. Inaugurazio ekitaldian izan zen Roger Idiart, Iparraldean ongi ezagutua den apeza eta bazkide batzuen lagun mina. Gaur egun Ezpeleta, Zuraide eta Ainhoako erretorea da eta berak bedeinkatu zuen elkartetxea, baita bertso hau eman ere: Urdazubiko xokoan zauzku hamalau lagun ohartu behar ordutan hobe direla denen indarrak uztartu. Obra eder hau eraikitzeko moldeak dituzte hartu: Azkar deitua den biltokiaz herria dute azkartu.