Trafiko arazo handiak izan ziren Domini Saindu bezperan

TTIPI TTAPA 2008ko otsailaren 26a

Domini Sainduko bezperako igandean trafiko arazo haundiak izan genituen. Azaroaren 1ean mugako bi aldeetan besta izateak sekulako jende aldea mugituarazi zuen gure zonalde honetan. Alde batetik Dantxarinean zirkulazioa kolapsatu zen eta Ainhoa-Sara aldera joan behar zutenek Zugarramurdi gurutzatuz desbideratu zituzten, eta horrek herrian kotxe lerro haundiak sortu zituen. Bertzalde, gure bi herriak espreski bisitatzera etorri zirenak ere aunitz izan ziren (egun horretan 800 lagun sartu ziren Zugarramurdiko lezeetan) eta aparkalekuak ere gaindizka zeuden, bai Zugarramurdikoak, baita Urdazubiko lezeetakoak ere.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun