Urtarrilaren 11n inauguratu zuten herriko plaza berria, ingurua itxuraberritua utzi duen plaza, hain zuzen. Monastegiaren itxura aunitz hobetuko zelakoan, Nafarroako Mendialdea sustatzeko planaren barrenean sartu zuten egitasmoa. Eta halaxe izan da, itxuraz hoetu egin da. Bidearen ondoan, monastegitik frontoi berrirako sarbidera bitartean pareta baten bidez itxi egin dute, frontoi zaharraren harriak erabiliz gainera. Horrez gain, autoentzako aparkaleku berriak egin dira, eta monastegiko errementeri zaharra ere pareta batekin inguratu da. Lanen aurrekontua 204.079,50 eurokoa izan da, eta horietatik 131.073,29, %65, Nafarroako Gobernuak bideratu ditu. Inaugurazio ekitaldian, bertzeak bertze, herriko, Nafarroako Gobernuko eta Cederna Garalurreko ordezkariak izan ziren.