Bertze herri aunitzetan bezala, gurean ere gain-gainean ditugu inauteriak. Ortziral honetan, otsailak1, hasi eta igandean, astelehenean eta asteartean izanen dute segida. Ortziral hau haurrentzako egun haundia izanen da. Mozorrotu eta arratsaldean eskolan txokolada izanen dute. Baina horrez gain, 8 urtetik 15 urtera bitartekoak eskean aterako dira. astelehenean eta asteartean. Gazteak igandean hasiko dituzte inauteriak, otsailaren 3an. 12:00etan bazkaria eginen dute Patxi Etxean, eta Dantxarinean barrena eskean ibiliko dira Modesto akordeoilariarekin. Arratsean afaria eta dantzaldia izanen dute Indianobaitan. Astelehenean, otsailak 4, 10:00etan bilduko dira, eta Leorlas, Alkerdi eta Larraintan barna eskean ibiliko dira. Gauean, berriz, afaria eta dantzaldia Indianobaitan. Asteartean ere 10:00etan bilduko dira eta Iriberre, Landibar, Teileria eta herrian eginen dute itzulia. Arratsa ailegatzearekin batera, afaria eta dantzaldia eginen dute Indianobaitan.