Iazko uholdeen kalte ordainak %100ean subentzionatu ditu Nafarroako Gobernuak

TTIPI TTAPA 2008ko urtarrilaren 31

Lanak ere akituak dira

Joan den urteko maiatzaren 4ko uholdeek kalte nabarmenak eragin zituzten herrian. Kalte horien inguruko kontuak egin behar izan ziren gerora, eta orain, Udalak Nafarroako Gobernuari aurkeztu zizkion gastuen %100a subentzionatua gelditu da. Dirulaguntzez gain, uholdeen ondorioz, egin behar izan diren konponketa lanak ere dagoeneko akituak dira.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun