Joan den ortziralean, urtarrilak 11, inauguratu zuten Urdazubiko frontoi berria. Ekitaldi formala izan zen, eta, bertzeak bertze, Nafarroako Gobernuko ordezkariak hurbildu ziren, Carlos Erce Nafarroako Gobernuko Turismo zuzendari nagusia, Juan Ramon Corpas Kultura eta Turismo kontseilaria eta Fermin Villanueva. Apaizak frontoia bedeinkatu ondotik, aurreskua dantzatu zuten eta ondotik bazkaria egin zuten. Lehengo ortziralekoa ekitaldi formala izan zenez, Udaletik jakinarazi dutenez, denborarekin ekitaldi irekiagoa ere eginen da, hau da, jende gehiagori irekia.