Aurten Alkerdiko San Esteban bestak aste bat aintzinatu behar izan dira: Gabon gauakin ez koinziditzeko, abenduaren 18an egin ziren. “Burkaitzea”n laurogeita hamar bat lagun bildu ziren afarian eta ondotik Iruritako Frantzisko akordiolariak jarri zuen giroakin ederki pasatu zuten.