Dantxarineako errepidean lanak egiteko laguntza jaso du Udalak

TTIPI TTAPA 2007ko azaroaren 26a

Dantxarinea gurutzatzen duen errepidea moldatzeko dirulaguntza lortu du Urdazubiko Udalak. 3.092.406 euroko gastua duen lanak eginen dira, eta Nafarroako Gobernuak 1.027.071 euro ordainduko ditu. Obrak egiteko eskubideak, berriz, Udalaren gain geldituko dira, eta obrak bukatzean mantenimendua ere Udalaren esku geldituko da. Helburua trafikoa antolatzea da eta hala, eginen diren lanak hauek izanen dira: espaloiak eraiki, zola eta zola azpiko sarea eraberritu, mugako azkeneko zatia aldatu eta sei errotonda egin. Udalak eta Gobernuak azaroaren 19an hitzartu zuten proietkua.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun