Urdazubiko motokros proba bertan behera

TTIPI TTAPA 2007ko azaroaren 9a

Igande honetan, azaroak 18, Urdazubin egitekoa zen motokros proba bertan behera gelditu dela adierazi dute antolatzaileek. Nafarroako Txapelketako Enduro Erresistentzia motokros proba egitekoa zen, baina azkenean zenbait arazo izan direlako, ez da eginen. Hala, antolatzaileek dagoeneko paratuak dauden kartelei kasurik ez egiteko eskatu dute, eta bide batez, zaleei barkamena eskatu diete.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun