Urdazubiko plaza itxura berritua

TTIPI TTAPA 2007ko urriaren 11

TTIPI TTAPA

Urdazubiko plazak arras bertzelakoa ematen du egun hauetan: pilotalekua bota dute eta orain konbentu zaharra osorik agerian gelditu da, lehengo itxura berreskuratuz. 1924. urtean eraiki ziren frontisa eta ezker pareta eta 1982.urtean estali. Duela gutxi pilotaleku berria inauguratu zen zaharrari txanda emanez. Orain azaroaren 15erako plazako lanek finituak behar dute izan, harrizko zola emanez eta ezpela landatuz.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun