Nafarroako Unibertsitate Publikoak, Euskaltzaindiak, CAN eta Euskokultur Fundazioak Zugarramurdin grabatu dute Nafarroako ahozko tradizioaren ikusentzunezko artxiboaren zati bat. Horretarako herriko 5 lagun elkarrizketatu dituzte (eta filmatu) lehengo bizimoduak, usaiak, lanak, bestak, istorio zaharrak eta halakoak jasotzeko.
Elkarrizketak Iriartean, Teltxegian, Martinean eta Kaminoko-bordan egin ziren gan den udaberrian. Orain, urriaren 27an, herri guztiarentzat aurkezpen publikoa eginen da Ospitalean, 18:30ean. Aurkezpenaren ondotik luntx bat eskainiko da etorritako guztiendako. Azkenik, aipatu, lan hau Akelarre Elkarteak antolatu eta ordaindu duela.