Eskoletako ikasle kopuruak goiti egiten segitzen du

TTIPI TTAPA 2007ko urriaren 11

Denetara 37 ikaslek hasi dute ikasturtea Zugarramurdi eta Urdazubin

Azken urte hauetan gure herriak haunditzen ari direla ez dago dudarik, eta hori eskolan ere ikusi daiteke: aurten zazpi haur berri hasi dira eta lauk finitu dute. Denetara 37 ikasle ditugu ikasturte honetan Urdazubi eta Zugarramurdiko eskoletan. Bertzalde, Guraso Elkartean aldaketak egin direla ere erran digute: Itziar Galarregi, Hirune Soto eta Mentxu Fagoaga sartu dira berriak; Itziar Arburua, Fermi Etxart eta Karmentxu Jaurenak segitzen dute; eta Begoña Olagarai, Axun Irazoki eta Ana Mari Maskotenak utzi egin dute.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun